Skip to main content

Bideo-deia Saharara

Irudia
Sahara

Harremanak sortzeko eta mundua apur bat gehiago ezagutzeko aukera paregabea izan zen. Meimuna, Dahi, Sara eta gure ikasleek elkar agurtu zuten, eta ingurua erakutsi zutenez, han bizi diren egunerokoaren zati txiki bat ezagutzeko parada ere izan zuten. Denok gustura egon ziren: hemen zeuden haurrak irribarretsu eta jakin-min handiz, eta beraiek, berriz, pozik hauekin hartu emana lortu ahal izateagatik.

Eskerrik beroenak Meimuna, Dahi eta Sararen familiei. Zuen gertutasunari esker, pantailak ez dira oztopo izan, eta zuen maitasuna hurbil sentitu dugu. Hainbeste kilometrotara egon arren, elkartasuna, irribarreak eta jakin-mina partekatzea benetan berezia izan da. ESKERRIK ASKO!!!

ARGAZKIAK HEMEN 

Azken albisteak

Duela aste batzuk, LH4. mailako B gelakoak Atarian izan ziren, oraingoan LH4.mailako A gelakoak egon dira.
Duela pare bat aste ogi opilak egiten aritu ziren LH4ko ikasleak. Jakin nahi nola egiten diren? Oso erreza da!5 osagai besterik ez dituzu behar, legamia, gatza, ura, hirina eta oliba olio pixkat!
LH5. mailako ikasleak Tolosako Titirijai 2025 jaialdira gerturatu dira 'Pinocho' Zaches teatro (Italia) emanaldiaz gozatzera.
LH5.mailan unibertsoaren sorreraz eta gure planetaren sekretuak ikertzen aritu dira