Tolosaldeko lanbide eskolara bisita

DBH4ko ikasleek Tolosaldeako Lanbide Heziketa zentroa bisitatu zuten. Etorkizunean zein ikasketa egingo dituzten erabakitzeko orientazio prozesuan kokatu behar dugu ekintza hau. Bertan, Olatz Landa ikasketa buruaren eskutik (eta Uzturpe ikastolako gurasoa), Tolosaldean bertan ikas daitezkeen Erdi mailako eta Goi mailako zikloen berri eman zien gure ikasleei. Ondoren, instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten eta azkenik, zikloetan ikasketak gauzatzen dauden Uzturpeko ikasle ohiek beraien esperientziaren berri eman zieten.