Molly Ikastolan

Molly, Zeelanda Berritik Uzturpe Ikastolara etorri den gazte bat dugu. Ingelesezko irakasleekin elkarlanean, Ikastolako ingeles saioetan bere laguntza eskaintzen du bolondres, natibo gisa. Maila guztietako ikasleekin aritzen da. Erresuma Batuko Lattitude erakundearen bidez iritsi da eta lau hilabeteko egonaldia egingo du Ikastolan. Aukera ederra gure ikasleak ingelesarekin trebatzeko!