Gainditzen Marrazki Lehiaketa

Gor Komunitatearen XVI. Sentsibilizazio astearen baitan Gainditzen elkarteak antolatzen duen Marrazki lehiaketan, Uzturpe Ikastolako Urtzi Arsuaga eta Irati Ezeizaren marrazkiak, azken faserako hautatuak izan ziren. Ondoren, Tolosako Kultur Etxean egin zen sari banaketan, Urtziren marrazkiak hirugarren saria eskuratu zuen. Sari banaketaz gain, zozketak eta zeinu hizkuntzako tailerrak ere izan ziren bertan. Zorionak parte hartzaile guztiei!!