Eskola Hiztun Bila jardunaldia

"D EREDUAK ARRAKASTA ITZELA IZAN DU, BAINA HAZKUNDE KRISIAN DAGOELA ESAN DIDATE" 

Joaquim Dolz (Genevako unibertsitateko katedraduna)

 

Hezkuntza sailak antolatutako 25. Eskola Hiztun Bila jardunaldia egin berri da eta bertan izan gara Uzturpe ikastolako Euskara Batzordeko Kideok. 

Azken urteetan,  gure inguruan sentitu duguna ozen eta garbi entzun da Kursaal jauregiko aretoan: "Euskaldunen kantitatean egin diren aurrerapenak, ez dira kalitatean atzematen eta erabilera datuak ere, oso urrun jarraitzen dute ditugun helburuetatik."

Hizkuntzaren erronkak zentralitatea hartzea beharrezkoa dela azpimarratu da jardunaldietan eta krisi egoera honek, eragile guztion bultzada behar duela argi ikusi da. 

Beraz, Uzturpe Ikastolako Euskara Batzordeak, ikastolako komunitate osoarekin batera, bertan jasotako mezu, ideia eta energiaz beterik, lanean jarraituko du euskarak aurrean dituen erronkei eusteko.