Hondakinak gutxituz natura zaindu

Aurten ere, HH3-ko haurrek "Hondakinak gutxituz natura zaindu" tailerra egin dute abenduan, Tolosaldeko Eskola Agenda 30-aren eskutik. Egoera dela eta, aurten ikastolan bertan egin dute. Tailerra egiteko makilak eta hostoak behar izan dituztenez, aurreko egunetan ikastola ondoko basora joan dira hauen bila. Oso gustura aritu dira haurrak tailerrean eta eskulan zoragarriak egin dituzte!