Errigora 2017

     

     Zuengana zuzentzen gara Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatuak duen Errigora proiektua azaltzeko asmoz.

     Euskalgintzaren proiektuen behar ekonomiko handiak arintzeko izango da. Lodosa, Tutera eta Vianako ikastolen biziraupenerako, Erriberako Aek indartzeko eta D ereduko lerroak babesteko eta zabaltzeko dinamikak biderkatzeko.

      Aurten, iaz bezala, 2 saski eskaintzen dira “Zuria” eta “Beltza”. Elikai batzuk ekologikoak dira beste batzuk ekoizpen konbentzionalekoak, baina guztiak kalitate onenekoak. Saskiaren salneurria 50€koa da. Saski bakoitzean dauden produktuak ikusteko edota proiektuaren xehetasun guztiak ezagutzeko jo ezazue web orrira (https://www.errigora.eus/) edo atxikita doakizuen dokumentazioan aurkituko duzue.

     Beraz, proiektu  honen helburu eta filosofiarekin bat egiten baduzu eta saskia eskuratu nahi izanez gero, osatu inprimaki hau.

     Besterik gabe, mila esker zuen arretarengatik.  

Iker Gibelalde

Uzturpe Ikastolako Zuzendaria