Skip to main content
2019/02/15

Inhar Celaiaren ama Ana eta izeba Miki etorri zaizkigu talo festa egitera.

Iñigo sukaldaria eta DBHko sukalde tailerrekoekin batera, Ana eta Miki elkar lanean aritu dira sukalde barruan. Zoragarria izan da elkarren arteko laguntza eta armonia ikustea!!

Bitartean gure 4 urteko haurrek aho zabalik entzun dituzte Anaren azalpenak: Inharren aitonak, artaburuak bildu, lehortzen ipini, zuritu eta artoa aletu ondoren, arto alez betetako zakua astoaren gainean errotara nola eramaten zuen azaldu digu. Han errotariak, errota harriekin arto aleak txikitu ondoren, arto irinez betetako zakuak etxera ekartzen zituen berriro asto gainean.

Artaburuak ukitu, usaindu, irina eskuekin dastatu eta talo masarekin borobil txapalak osatuz aritu dira umeak, erabat sartuak bere lanetan.

Bukatzeko, ikasle nagusiek taloak plantxan egin ondoren, barruak goxo bete dituzte txokolate edo txorizoz. 4 urtekoak jangelan jan dituzte gozo-gozo eta 3 urtekoek ere merienda ederra egin dute beraien gelara eramandako taloekin.

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-05-16
Maiatzaren 11an auzolanean antolatu eta ospatu zen Uzturpeguna. Aurtengoan aldaketa ugari izan ditu ikastolako jaiak. Goizean Zirkua gaitzat hartuta jaialdi paregabea antolatu prestatu zuten gure ikasleek, pilota txapelketak…
2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.